Ixil-ixilik dago, kaia barrenean…

Life LEMA-tik jakin nahi dugu zein den itsas-zaborrak egiten duen ibilbidea. Hori dela eta, Albaola Faktoriak, gure kolaboratzaileak, fabrikatzen duten eta ikasle ezberdinek margotzen dituzten itsasontzi txikiak itsasora bota ditugu. Kantak esaten duen bezala nabigatuko al dute?

Gure helburua noraino ailegatzen diren ikertzea da eta horretarako, zuen laguntza behar dugu.

Baliteke itsasontzi horietako bat aurkitzea zuen hondartza edo portu gogokoetan. Asko lagunduko zenigukete gurekin harremanetan jarriko bazenute eta non eta noiz agertu den kontatuko bazenigute (bidal iezaguzue marinelitter@azti.es helbidera). Eskerrik asko zuen lankidetzagatik!

Mesedez, bidali gainera zuen izena eta itsasontziaren argazkia eta behean argitaratuko dugu (momentuz argazkiak gaztelaniaz edo ingelesez daude eskuragarri).