5 kg zabor baino gehiago “arrantzatuta” gure lehenengo irteeran!

Life LEMAk 5 kg eta erdi zabor baino gehiago jaso ditu bere lehenengo irteeran, plastikoak batez ere, beste ez-ohiko objektuez gain, hala nola, oinetakoak eta ehunak. Hondakin flotatzaileen lehenengo arrantza burutzeko lan honetarako diseinatutako arrantza sareak eta bestelako arrantza tresnak, xalabardoak esaterako, erabili ziren.

Xalabardoa itsas-hondakinak arrantzatzen.

Proiektuaren inguruan diseinatutako proba pilotu hau MATER itsasontzi-museoan egin zen Getariako zonaldean (Gipuzkoa),  Life LEMAren ahoulkularitza taldean parte hartzen duen entitate batekin, Mater Museoa hain zuzen ere, eta proiektuaren hainbat bazkideren parte hartze aktiboarekin.  

Hondakinen karakterizazioa burutzeko, lehenik eta behin itsasontziaren bizkarrean banaketa prozesu bat eman zen, non elementu naturalak itsas-zaborratik bereiztu ziren. Ondoren, karakterizazio fitxen arabera, hondakinak klasifikatu, kuantifikatu eta pisatu ziren.

Jasotako informazioa datu basea handitzeko balioko du, non ikertutako eremuko itsas-hondakin flotatzaileen presentziaren eta bilketen datu historikoak dauden. Gainera, Life LEMArako sortutako itsas hondakinen arrantza harmonizatuko protokoloko lehenengo bertsioa frogatzeko balio izan du.

Logo LEMALife Lema