All posts by lifelema_t7k66fnx

OSPAR Neguko Kanpainak

Neguko OSPAR kanpainak amaitu ditugu, non boluntarioekin batera Gipuzkoako hondartza desberdinetan itsas hondakinen monitorizazioa gauzatu dugu. Neguko ikerketa hau ez da erraza izan Bizkaiko Golkoan izan ditugun ekaitzekin, baina dauzkagun boluntario konprometituen laguntzaz lana egitea lortu dugu. Hondartza monitorizazio hauetan ez du balio hondartzara Joan

Life LEMA-ko 3. Newsletter-ra eskuragarri dago jadanik!

Life LEMA-ko 3. Newsletter-ra eskuragarri dago jadanik! Proiektuan egindako azken ekintzei buruzko informazioa eguneratu dugu: (i) proiektuaren froga etapa aurkezten dizuegu, (ii) hondakinen presentzia detektatzeko eta aurreikusteko garatutako tresnei buruzko informazioa, eta (iii) azken hilabeteetako ekintza garrantzitsuenen agenda.

Gorengo urte amaiera Life LEMArentzako

Udazkena urriak 4an hasi genuen Life LEMAren Adituen II Workshop-arekin eta hortik aurrera itsas-hondakinei buruzko ekitaldi eta kanpaina anitzetan parte hartu dugu. Gainera, gure proiektuaren alde desberdinak azaltzen dituzten bideoek argia ikusi dute eta gure sare sozialetan (FB, TW eta IG) bai eta webgune honetan zabaldu egin ditugu azteazkenero. Urriak 15ean 2018ko

“Ixil-ixilik dago, kaia barrenean…”

Life LEMAk hainbat jarduera garatzen ditu proiekturako garrantzitsuak diren datuak biltzeko. Egurrezko txalupatxoei buruz hitz egingo dugu oraingoan, proiektuko itsaontzietatik itsasora uretarazten direnak. Horiei esker Bizkaiko Golkoko kostaldearen korronte dinamikari buruzko informazioa lortuko da. Jarduera hau AZTI proiektu-kideak bultzatu du. Egurrezko txalupatxoak itsas-zabaleko gune zehatzetan uretarazten dira

Europako Zuzentarauak berriro aztertu ditugu Life LEMAko Adituen II. Workshop-an

Urriaren 4an, Life LEMAren Adituen bigarren Workshop-a burutu genuen Pasaiako (Donostia) AZTI instalazioetan. Proiektuak iraungo duen hiru urteetan hiru topaketa antolatuko dira, hau bigarrena izanik. Bilera hauen helburua, itsas-hondakin flotatzaileen kudeaketaren hobetzean eta erabakitako neurrien jarraipena optimizatzean datza. Edizio honetan lan eremu ezberdinetako hainbat erakundeetako partaideak izan ditugu;

Itsasoaren Soinuak festibaleko lehen edizioa ospatu da Donostian

Abuztuaren 24an Itsasoaren Soinuak festibaleko lehen edizioa ospatu zen Donostian. Festibala Ondarreta hondartzan izan zen eta bere xedea, Gipuzkoako hondartzetako itsas-hondakinen kudeaketaren garrantziaz jabetzea zen. Horrela, udan zehar ingurumen-hezkuntzako tailer ezberdinak aurrera eraman ziren probintziaren hainbat herrietan itsas-hondakinekin instrumentu musikalak sortzeko. Itsasoaren Soinuak Surfrider Espainaren

AZTIko lankideek Life LEMA proiektua aurkeztu dute Oldenburg-eko (Alemania) ICBM-Coloquium-ean

ICBM-Coloquium SoSe2018-ko azken saioa egin zen uztailaren 4an Oldenburgeko (Alemania) Unibertsitateko Kimika eta Itsas Biologia Institutuan. ICBM-ko hitzaldietan, nazioko eta nazioarteko zientzialariek eta ikertzaileek egindako ikerketa-lanak aurkezten eta eztabaidatzen dira. Aurtengo edizioan, AZTIko lankideek LEMA proiektua aurkeztu dute eta Bizkaiko Golkoko hego-ekialdeko itsas hondakinen kudeaketaren

Life LEMA-ko 2. Newsletter-ra eskuragarri dago jadanik!

Life LEMA-ko Newsletter #2 eskuragarri dago jadanik! Proiektuan egindako azken ekintzei buruzko informazioa eguneratu dugu: (i) Deba ibaiko itsas-zaborra metatzeko hesi-flotatzaile baten instalazioa, (ii) teknologiaren erabileraren garrantzia Bizkaiko Golkoko hegoaldeko itsas-zaborraren metatze guneen detekzio eta modelizazioan eta (iii) azken hilabeteetako ekintza garrantzitsuenen agenda.

Life LEMAk Pasaiako I. Nazioarteko Itsas Festibalean hartu du parte

Maiatzaren 18tik 21era Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibala ospatu zen. 115.000 lagun hurreratu ziren Itsas kulturaren aldeko apustua egin zuen ekitaldira. Programaren baitan itsas ondareari lotutako ekitaldiak antolatu ziren, hala nola, lehorreko eta uretako hainbat jarduera, eta Life LEMA proiektua ere han izan zen. Ekitaldiko antolatzaileek