AZTIko lankideek Life LEMA proiektua aurkeztu dute Oldenburg-eko (Alemania) ICBM-Coloquium-ean

ICBM-Coloquium SoSe2018-ko azken saioa egin zen uztailaren 4an Oldenburgeko (Alemania) Unibertsitateko Kimika eta Itsas Biologia Institutuan. ICBM-ko hitzaldietan, nazioko eta nazioarteko zientzialariek eta ikertzaileek egindako ikerketa-lanak aurkezten eta eztabaidatzen dira. Aurtengo edizioan, AZTIko lankideek LEMA proiektua aurkeztu dute eta Bizkaiko Golkoko hego-ekialdeko itsas hondakinen kudeaketaren inguruko azalpenak eman dituzte.

AZTI eta Macroplastics-eko kideak Oldenburgo-ko (Alemania) ICBM-Coloquium -ean.

Publiko adituari eta orokorrari zuzendutako eztabaida-saio hauetan parte hartzeaz gain, AZTIko lankideek Macroplastics proiektuko ikerketa taldearekin ideiak elkar banatu zituzten, plastikoek Ipar Itsasoan eta inguruko uharteetan sortutako kutsaduraren arazoa konpontzeko asmoarekin. Bilera horretan, Macroplastics proiektuan parte hartzen duten ikasle eta irakasleek itsas zaborraren inguruan egiten ari diren ikerketak aurkeztu zituzten. Gainera, Life LEMA-n eta Macroplastics-en aplikatutako itsas zaborra kudeatzeko metodologia ezberdinak mahai gainean ipini ziren eta elementu amankomun osagarriak identifikatu ziren.

Mila esker ICBM-ri, Prof. Dr. Jörg-Olaf Wolff-i eta Macroplastics taldeari parte hartzeko gonbidapenagatik!

Logo LEMA

Life Lema