Itsas zabor flotatzaile dentsitatearen banaketaren simulazioa hego-Bizkaiko Golkoan

Rivages Pro Tech (RPT) SUEZ enpresako zentro teknologikoa da eta Bidarten (Frantzian) dago kokatua. RPTk itsas ekosistemen egoera azterzeko puntako gailu teknologikoak garatzen ditu, ozeanografia operazionalaren bidez. Life LEMA proiektuaren ekintzetako bat kostaldean flotatzen ari den itsas zaborra detektatzea, kontrolatzea eta aurreikustea da. Horretarako, RPT-k kameraz hornitutako dronak ipini ditu Adour ibaian (30 minutuko hegaldia, 3 hegaldi proba 2018ko Martxoa eta Ekaina bitartean).

Teknologia honen informazioa oso baliogarria da itsas zaborren aurreikuspena helburu duten modelo numerikoak garatzeko. Modelo hauek, itsas azaleko korronteak kontuan hartuta, eredu Lagrangiarrean oinarrituako partikula sakabanaketa metodoa darabilte. Ondoren, modeloen emaitzak behaketekin konparatu eta balioztatzen dira, adibidez, GPSarekin hornitutako driften informazioarekin edo itsas azaleko kolorearen satelite bidezko behaketen datuekin.

Fig. 1: Flotatzen ari den itsas zaborren dentsitatearen banaketaren simulazioa (5 urte), Bizkaiko Golkoko ibaiek isuritako itsas-hondakinen datuak kontuan hartuta.

Goiko irudiak (Fig. 1) 5 urteko itsas zabor flotatzaile dentsitatearen banaketaren simulazioa erakusten du, Bizkaiko Golkoko ibaiek isuritako itsas-hondakinen datuak kontuan hartuta. Ikerketa honen emaitzak Journal of Operational Oceanography aldizkarira bidali dira bertan argitaratzeko asmoz.

 

Logo LEMA

  Life Lema