Gorengo urte amaiera Life LEMArentzako

Life LEMAren Adituen II Workshop-a.

Udazkena urriak 4an hasi genuen Life LEMAren Adituen II Workshop-arekin eta hortik aurrera itsas-hondakinei buruzko ekitaldi eta kanpaina anitzetan parte hartu dugu. Gainera, gure proiektuaren alde desberdinak azaltzen dituzten bideoek argia ikusi dute eta gure sare sozialetan (FBTW eta IG) bai eta webgune honetan zabaldu egin ditugu azteazkenero.

Urriak 15ean 2018ko udazkeneko OSPAR Kanpaina amaitu genuen. Honetan itsas-hondakinen bilketak egiten ditugu boluntarioen laguntzaz Gipuzkoako hondartza ezberdinetan. 4 kanpaina egiten dira urtero hiru hondartza beretan eta Bizkaiko Golkora heltzen diren itsas-hondakinak kuantifikatzeko eta kategorizatzeko balio digute. Oraingo honetan, boluntarioak Zumaiako Zumaiena Ikastetxetik eta Mutrikuko Mutriku BHI-tik eta Nagusilanetik etorri dira. Beraientzako izan zen Nazio Batuen Boluntarioen Nazioarteko Egunean (abenduak 5) ospatu genuen Boluntarioen Festa. Hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Surfrider Espainak antolatu zuten eta 2018ko OSPAR Kanpainaren emaitzak aurkeztu genituen (ekitaldiaren bideoa). Berriro ere haien proiektuarekiko eta ingurumenarekiko konpromisoa eskertzen diegu.

Boluntarioen Festa 2018.

Life LEMA Liter Drone-en, Life Clinomics-en eta CONAMAn.

Horrez gain, itsas-hondakinen arazoari buruzko hainbat ekitaldietan egon gara. Azaroak 26an CONAMAn (Espainako Ingurumenaren Biltzar Nazionalean) egon ginen, “erreferentziazko igurumen-ekitaldia Espainan”, eta bertan proiektuaren aurrerapenak aurkeztu genituen itsas-hondakinei buruzko lan-taldean. Abenduak 4an Sitgesen (Bartzelonan) Life Clinomics proiektuaren “Arrantzaren adaptazioa aldaketa klimatikoaren aurrean. Nola bultzatu daiteke administrazioetatik?” kurtsoan parte hartu genuen Life LEMAri buruz eta arrantza-sektorearekin duen harremanari buruz hitz eginez. Eta abenduaren 11an Litter Drone proiektuaren Nazioarteko Workshop-an egon ginen, non proiektuko azken emaitzak aurkeztu zituzten Espainako Trantsizio Ekologikoko Ministerioan (MITECO).

Life LEMAri buruzko artikulua La Vanguardia-n.

Azkenik, urte amaieran komunikabideek itsas-zaborrarekiko izugarriko interesa izan dute eta plazer handia izan da hainbat elkarrizketan proiektua aurkeztu ahal izatea eta arazoa jankinaraztea. Elkarrizketak irakurri edo ikusi nahi badituzue, hona hemen lista txikia: El MundoLa VanguardiaEl PaísEl Diario VascoDeiaComando Actualidad eta Sustraiak (azken biak telebista programak dira).

 

Logo LEMALife Lema