Life LEMA proiektuak itsas-hondakinen arazoaren aurrean konponbideak bilatzea sustatu du Biarritzen egin den aditu europearren I Workshop-ean

Irailaren 28an, Life LEMAko adituen lehengo topaketa jazo zen Biarritzen. Proiektuak iraungo duen hiru urteetan hiru topaketa antolatuko dira, hau lehena izanik. Espainiako eta Frantziako 30 adituk hartu dute parte bilera hauetan eta haien helburu nagusia itsas-hondakin flotatzaileen kudeaketaren hobetzea eta erabakitako neurrien jarraipena optimizatzea da.

I Workshop-ean parte hartu zuten adituak.

Surfrider Foundation Europe fundazioak koordinatzen dituen bilera hauek lana hiru ardatz nagusitan egituratzen dute. Lehen ardatza Europear Itsas Estrategiaren baitan dago eta 2020rako itsas ingurunearen egoera ona lortzeko Europar Batasuneko estatu kideen elkarlana erdiestea du helburu. Bigarrena, Arrantza Politika Komunari buruzkoa da eta arrantzagintzak zabor flotatzailearen bilketan duen inplikazioa aztertzen du. Azkenik, hirugarren ardatza lurralde-politikez arduratzen da, zehazki, entitate lokal desberdinen arteko zaborren kudeaketa optimizatzeari eta koordinatzeari arreta berezia eskainiz.

II Lan-Taldea Itsas-hondakinen arrantzaren testuinguruko 40. artikulua aplikatzeko beharrezko araudia eztabaidatzen.

AZTIko Oihane Cabezas eguna laburbiltzen.

 Logo LEMA

Life Lema

One thought on “Life LEMA proiektuak itsas-hondakinen arazoaren aurrean konponbideak bilatzea sustatu du Biarritzen egin den aditu europearren I Workshop-ean”

  1. Pingback: Europako Zuzentarauak berriro aztertu ditugu Life LEMAko Adituen II. Workshop-an – Life Lema
  2. Trackback: Europako Zuzentarauak berriro aztertu ditugu Life LEMAko Adituen II. Workshop-an – Life Lema

Comments are closed.