LifeLEMA Hawaiin ere!

Pasadan Irailaren 17an itzelezko berria jaso genuen: LifeLEMA proiektuko ontzitxo bat Hawaiin aurkitu da!

Zurezko ontzi txiki hauek eraiki ondoren, itsasoko uretara bota ziren gizartea proiektuarekin harremanetan jartzeko helburuekin. Lehenik, ontzien eraikitzea ALBAOLA euskal itsas faktoriako museoak egin zuen. Hauekin batera, ontzitxoak apaintzeko eta itsas zaborraren gaiaz kontzientziatzeko umeekin tailer bat antolatu zen.

Bigarrenik, ontziak landuta daude eta bertan LEMAko siglak, lau hizkuntzatan egindako testu labur bat eta kontaktu ezberdinak ageri dira. Modu honetan, edozein ontzi kostaldera heldu eta pertsona batek hartzen badu, LEMAko kide batekin behintzat kontaktuan jarri liteke eta proiektuaz gehiago ikasi.

Berria tuit honen bidez heldu zitzaigun:

https://twitter.com/arubio_ocean/status/1173789809690591233