2019ko OSPAR kanpaina amaitu dugu jada!

Joan den Urrian, 2019ko OSPAR kanpainaren amaiera izan zen, bertan nahiko emaitza onak jaso zirelarik. Kanpaina honen bitartean, itsas zaborrari buruzko datu ezberdinak bildu dira eta honen jarraipena egin da Gipuzkoako 3 hondartzetan: Mutriku (Burumendi hondartza), Zumaia (Inpernupe hondartza) eta Donostia (Murgita hondartza). Bertan jasotako datuak LifeLEMA europear proiekturako baliagarriak izan dira. 

Honez gain, Mutrikun eta Zumaian, bi ikastetxe/ikastolako bolondresen (BHI Mutriku eta Zumaiena) eta entitate lokal baten (Nagusilan Mutriku) laguntza izan dugu. Hortaz, zabor-bilketa egin baino lehen hitzaldi txikia eman zaie bolondresei itsas zaborraren arazo mundialaz informatzeko eta kontzientziatzeko. 

Lortu genituen emaitzak beste urtetakoak baino positiboagoak izan ziren, hala ere, itsas arrantza iturri bezala duten hainbat tamainako poliestireno zati ugari aurkitu ziren. Modu honetan, oraindik bide luzea dugu itsas zaborraren arazoarekin bukatu aurretik. 

MILA ESKER BOLONDRES GUZTIEI!